Eleka Ingeniaritza Linguistikoa, S.L. 2002an sortu zen Euskal Herriko bi erreferentzia-erakundeen ekimenaren ondorioz: Euskal Herriko Unibertsitateko IXA ikerketa taldea eta Elhuyar Fundazioa.
Eusko Jaurlaritzak errendimendu handiko talde bezala ezagutu du Euskal Herriko Unibertsitateko Informatika Fakultateko IXA taldea. Taldeak 15 urte baino gehiago daramatza ingeniaritza linguistikoko eremua eta lengoaia naturalaren prozesaketa ikertzen.
Elhuyar Fundazioa erreferentzia-erakundea da euskararen corpusaren eta estatusaren normalizazioan, zientziaren eta teknologiaren dibulgazioan eta IKTen sustapenean.
Elekak ingeniaritza linguistikoko I+G+b eremuan lan egiten du, eta garapen eta berrikuntza fasetan jartzen du arreta nagusia. Eleaniztasuna kudeatzeko erronkari aurre egin behar dioten pertsona, enpresa eta erakundeentzako irtenbideak eskaintzen ditu.